Elikadura. Errezeta

Fideua otarrainxka eta barazkiekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2013ko azaroak 9
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

400 g fideo lodi

200 g baina

2 azenario

Tipulin bat

Tomate bat

2 baratxuri ale.

Otarrainxka dozena bat

Gatza

Oliba olio birjina

Basokada bat ardo zuri

Lehenik, barazki guztiak garbitu eta zuritu, eta juliana eran moztu.

Lau pertsonarentzako paella ontzi bat berotzen jarri, oliba olio zorrotada batekin. Barazki guztiak bertara bota, eta su motelean erregosi ordu laurden batez, etengabe mugituz.

Bitartean, otarrainxkak zuritu. Buru eta azalak beste lapiko batean erregosi, olio zorrotada batekin. Tomatea gehitu, lau puskatan moztuta. Ardo zuria gehitu, sua pixka bat bizitu eta bost minutuz irakin, duen alkohol soberakina lurrun dadin.

Lapikoa urez bete, eta beste hamabost bat minutuz irakiten eduki. Paella ontzian ditugun barazkiak eginak daudenean, fideoa gehitu. Dena ongi nahastu, eta lapikoan dugun otarrainxka salda gehitu, gutxi gorabehera paella ontziko fideoak ongi estali arte. Gatz pixka bat bota, eta otarrainxka gorputzak paella ontzian zehar banatu. Bost minutuz irakin su bizian, eta sua itzali ondoren beste bost minutuz geldi eduki, fideoa lehor dadin. Garrantzitsua da azkeneko bost minutu horiek errespetatzea. Ondoren, platerean zerbitzatu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna