Begihandiak tintan

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2013ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

6 pertsonarentzako osagaiak:

2 kilo begihandi

Begihandien tinta

Etxeko tomate saltsakazokada bat

3 baratxuri ale

3 tipula eder

2 piper berde

Ardo zuria, basokada bat.

Gatza

Oliba olio birjina

Ura

Begihandiak erosterakoan, komeni da garbituta eskatzea.

Errezetarekin hasteko, tipulak eta piper berdeak moztu, eta lapiko handi bat sutan berotzen jarriko dugu.

Jarraian, olio zorrotada bat bota lapikora, eta moztutako tipula eta piperrak gehitu, baita baratxuri aleak ere, oraingo honetan osorik.

Hogei bat minutuz su ertainean erregosi, eta, ondoren, ardo zuria gehitu eta minutu pare batez gehiago sutan eduki. Ondoren, etxeko tomate saltsa bota, pare bat ur litro, begihandien tinta eta gatz pitin bat ere bai. Beste ordu laurden batez irakin. Segidan, saltsa pasatu egingo dugu, txano eta turmisa erabiliz.

Beste lapiko handi batera olio zorrotada bat bota, eta, ondo beroa dagoenean, begi handiak laukitxotan moztuta bota. Gatz pitin batez hornitu eta bost bat minutuz frijitu.

Ondoren, saltsa beltza gehitu, ur pixka batekin batera, eta ordu betez eduki su motelean irakiten, begihandia bigundu eta saltsa loditu dadin. Kontutan hartu saltsa zein tankera hartzen ari den. Hau da, saltsa lodi xamarra sumatzen badugu, ur pixka bat gehiago gehitu. Aldiz, saltsa mehea badago, su bizian denbora luzexeagoz eduki saltsa loditu dadin.

Ondoren, prest daukagu jaki gozagarri hori dastatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.