Antxoak tipulin eta baratxuri freskoekin

GORKA RUBIO  / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2014ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Kilo bat antxoa.

Hiru tipulin.

Baratxuri fresko sorta bat.

Oliba olio birjina.

Gatza.

Perrexila.

Lehenik, tipulinak garbitu, eta juliana moduan fin-fin moztu.

Zartagin bat ipini sutan, eta oliba olio zorrotada bat bota. Su ertainean, tipulina erregosten eduki gatz pitin batekin, hamar bat minutuz.

Baratxuri freskoak ere garbitu, eta horiek ere juliana moduan moztu. Tipulina dugun zartaginera gehitu, eta beste hamar minutuz guztia erregosi.

Antxoei burua eta tripak kendu, eta sukaldeko paper baten laguntzaz ongi lehortu. Guztiak gatzatu. Tipulinen zartagina sutik kendu, eta, argazkian ikusten den bezala, antxoa guztiak txukun-txukun jarri bata bestearen ondoan, tipulin eta baratxurien gainean. Zilar paperarekin, zartagin guztia estali.

Zartagina berriro sutan ipini, eta lau minutuz su ertainean eduki. Han sortuko den beroak ez du ihes egingo; beraz, bapore horrekin egingo dira antxoak.

Ondoren, zilarrezko papera kendu, perrexil xehatua gainetik bota, eta prest dugu plater goxoa dastatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.