Elikadura. Errezeta

Arkumea txilindronean

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2014ko apirilak 5

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Bi arkume izter.

Bi tipulin.

Bi azenario.

Lau baratxuri ale.

Hamar piper txorizero.

Tomate heldu bat.

Arabako lau patata.

Basokada bat ardo zuri.

Gatza.

Oliba olio birjina.

Arkume izterrak erosteko garaian, harakinari eskatu pusketak egiteko.

Arkume pusketak gatzatu, eta lapiko zabal batean oliba olio zorrotada batekin frijitu, su bizian.

Bitartean, azenarioak eta tipulinak garbitu eta zuritu. Barazki horiek karratu txikitan moztu, eta, arkumea gorritzen hasten den momentuan, barazkiak gehitu. Jarraian, baratxuri aleak pusketa txikietan moztu, eta, ondoren, bertara gehitu.

Guztia ongi erregosten utzi, hamabost bat minutuz, su motelean.

Tomatea ere puska txikitan moztu eta lapikora gehitu. Basokada bat ardo zuri ere lapikora bota. Hamar bat minutuz irakiten eduki.

Bitartean, patatak zuritu eta pusketatan ebaki. Lapikoan sartu eta ura gehitu, osagai guztiak ongi estali arte. Gatza bota.

Piper txorizeroak hartu, eta txortena eta barruko haziak ongi kendu. Erditik moztu, eta horiek ere lapikoan sartu. Irakin motela lortzen denean, hantxe eduki ordu eta laurdenez, gutxi gorabehera.

Ondoren, sua itzali eta epeltzen utzi. Epeltzean, piper guztiak atera eta, labana baten laguntzaz, piper txorizeroek barruan duten haragi guztia azaletik banatu.

Lortu dugun haragi guztia xehe-xehe egin eta lapikora gehitu.

Jarraian zerbitzatu nahi bada, berriro pixka bat berotu eta, bero-beroa dagoenean, mahaira zerbitzatu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, hiru kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Sanferminak bertan behera geratu diren arren, zuri-gorriz jantzitako gazte bat, maskararekin, Iruñean. ©Jesús Diges

Koronabirusaren agerraldiak

Berria

Koronabirusaren aurreneko olatua makaldu eta konfinamendua arintzen hasi ondoren agerraldi gehiago ditu gaitzak. Ekainetik aurrera gutxienez hamahiru agerraldi izan ditu COVID-19ak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna