Baserriko ogi tosta berezia

JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2013ko ekainaren 22a
00:00
Entzun

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Baserriko ogia

2 tomate gorri

2 onddo

200 gr urdaiazpiko

Behi gazta freskoa

Oliba olioa

Gatza

Labea berotzen ipini. Hostopila zilindro baten laguntzaz forma borobiletan moztu, eta labeko erretilu batean jarri. Labean sartu 180 gradutan, hogei bat minutuz. Atera, eta gorde.

Onddoak garbitu, eta pusketa txikietan moztu. Zartagin batean oliba olio zorrotada baten laguntzaz bost minutuz frijitu, eta ontzi batean gorde.

Otarrainxkak zuritu, eta burua kendu. Zartagin berean, zapore guztiak ongi nahas daitezen, otarrainxkak frijituko ditugu pusketa txikietan. Horiek ere onddoekin batera gorde.

Zartagin berean gurina bota, eta urtutakoan irina gehitu. Ongi nahastu, eta esnea pixkanaka gehitzen joan —aurrez berotua—, bexamela lortu arte. Eragin denbora guztian. Gatz pitin bat bota, eta bost minutuz ongi irakin. Gorderik ditugun otarrainxka eta onddoak bertara gehitu. Ontzi batera pasa bexamela, eta epeltzen utzi.

Hostopil borobil bakoitza hiru pusketatan moztu. Pusketa bakoitzean bexamel koilarakada bana jarri, eta milorria osatu.

Bukatzeko, labera sartu bost minutuz azken berotua emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.