Txerri xerrak estrogonof erara

RAUL BOGAJO  / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun

OSAGAIAK



4 pertsonarentzako osagaiak:

Txerri azpizun bat.

450 g txanpinoi.

Tipula bat.

Esne gaina basokada erdi bat.

Vodka kopatxo bat.

Oliba olio birjina.

Gatza.

Piper hauts gorria.

Lehen pausoan, zuritu tipula eta moztu pusketa txikietan. Oliba olio txorrotada batekin, erregosi zartagin batean; gatz pitin bat bota.

Bitartean, txanpinoiak garbituko ditugu. Ondoren, moztu xerra finetan. Gehitu hori tipula erregosia daukagun zartaginera, eta bost bat minutuz frijitu. Plater batean gorde.

Bigarrenean, moztu txerri azpizuna xerra finetan, eta berriro moztu xerra bakoitza tiratan.

Jarri berotzen beste zartagin bat, oliba olio txorrotada batekin. Olioa beroa dagoela, bota txerri azpizun tirak eta gatz pittin bat. Ondo nahastuz, frijitu hiru bat minutuz bakarrik, haragiaren kanpo aldea gorritzeko lain. Segidan, gehitu platerean gordetako txanpinoi eta tipula, eta, sutatik atera gabe, gehitu Vodka. Minutu batez erregosten eduki; Vodkak duen alkohola lurrinduko da horrela. Ondoren, gehitu esne gaina piper hauts gorriarekin batera. Gatz pitin bat bota, eta utzi irakiten pare bat minutuz. Komeni da krematsua izatea saltsaren itxura. Beraz, iruditzen bazaizue arinegia dagoela, eduki denbora gehixeagoz irakiten.

Dagoeneko, prest daukagu azpizuna, plateretan banatu eta jateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.