Azpizun eta kuia txikiz eginiko brotxeta ahate gibelarekin Porto erara

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

2 txerri azpizun.

Ahate gibel 1 (500/600g).

Kuia txiki bat.

Portoko sagardo basokada bat.

2 koilarakada mertxika konfitura.

Oliba olio birjina.

Gatza.

Piperbeltz hautsa.

Lehenik, brotxetak: txerri azpizuna ongi garbitu (gantza kenduta). Pare bat zentrimetroko lodierako xerratan moztu. Horiek gorde.

Kuia txikia prestatzeko: garbitu, eta pare bat zentimetroko xaflatan moztu. Horiek ere gorde.

Gatz eta piper hautsez hornitu haragia, eta kuia txiki xaflak ere. Brotxeten makilak hartu eta tartekatu azpizun xerra eta kuia xaflak.

Porto saltsa prestatzeko: lapiko txiki batean mertxika konfitura eta Portoa nahastu, eta sutan bost bat minutuz irakin. Bitartean, ahate gibela laukitxoetan moztu. Gatz eta piper hautsa bota. Zartagin bat sutan jarri, oliorik gabe, eta beroa dagoenean gibel zatiak bota. Pare bat minutuz su bizian frijitu ondoren, zartaginetik atera eta erretilu batean sukaldeko paper gainean zabaldu. Zartagineko koipea kendu eta Porto saltsa zartaginera bota. Irakiten utzi saltsa loditu arte.

Ahate gibel puskak lapikoan sartu, epel edukitzeko.

Brotxetak plantxan edo zartaginean erre. Alde bakoitzetik pare bat minutuz. Brotxetei Porto saltsa eta ahate gibel pusketak bota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.