Elikadura. Errezeta

Foie micuit-a

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2012ko martxoak 31
OSAGAIAK

4 pertsonarentzat:

Ahate gibela 600 g

Izotza

Piper hauts beltza

Porto edo Armagnac-a

Gatza

Gatz lodia

Ogi txigortuko tostadak

Sagar edo mugurdi saltsa

Erosi dugun ahate gibelari zain guztiak ahalik eta hoberen kendu. Ondoren, piper hauts beltza eta gatza bota. Ondoren, Porto edo Armagnac tantatxo batzuk bota, eta dena eskuekin ondo nahastu. Jarraian, aluminio papera mahaian zabaldu, eta haren erdian gibela ipini. Dena ondo bildu erdian, mendi itxura emanez. Gero, aluminio papera tolesten hasi, eta izkinak estutuz joan, kuzkur itxura emanez. Bukaeran, karamelu luze baten itxura hartuko du. Labea 150 gradutan berotzen jarri, eta, ondo berotu denean, labeko erretilu batean jarri, eta egosi, 8 bat minutuz. Atera orduko, beste erretilu batean izotz puskekin hozten utzi. Azkenik, hozkailuan sartu, eta, gutxienez, hamabi orduz bertan eduki. Aluminio papera kendu ondoren. Mahaira zerbitzatzeko, xaflatan moztu, eta, gainetik, gatz lodi ale batzuk bota. Mahaira zerbitza dezakegu, ogi txigortuarekin batera. Saltsa moduan, sagar zein mugurdi saltsak oso ondo dihoazkio.

Ea gustatzen zaizuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna