Legatz egosia barazkiekin eta piperrautsarekin

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2012ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Kilo inguruko legatz isatsa

2 azenario

Tipula bat

Ziazerba sorta bat

Tipulina bat

Gatza

Oliba olioa

Piperrautsa



Legatzari hezurra kendu, eta lau xerratan moztu. Lapiko bat urez bete, gatza gehitu eta sutan berotzen jarri. Irakiten duen bitartean, barazkiak garbitu eta zuritu. Ondoren, juliana moduan moztu, eta ura irakiten dagoenean, lapikora gehitu. 10 minutuz irakiten eduki; ondoren, atera eta gorde.

Legatzari gatz pitin bat bota, eta lapiko berean ur irakinetan sartu, eta zortzi bat minutuz irakiten eduki. Ondoren, atera, eta jarraian barazkiak berriro lapikoan sartu eta atera azkar bat egin, berriro pixka bat berotu daitezen.

Mahaira zerbitzatzeko, jarri lehenik platerean barazkiak ongi iragaziak eta gainean legatz takotxoa. Bukatzeko, piperrauts gorriz ongi estali (norberaren gustura), eta oliba olio zorrotada eder bat bota osagai guztiei.

Plater honen sekretua prestatu bezain laster jatea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.