Noiz sortua: 2013-03-16 00:30:00

Elikadura. Errezeta

Frantziar lekak perretxiko eta otarrainxkekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Iker Markinez -

2013ko martxoak 16

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

600 g leka.

200 g perretxiko.

Dozena bat otarrainxka.

Tomate ale bat.

2 baratxuri ale.

Oliba olioa.

Gatza.

Frantziar leken berezitasuna da lekak borobilak direla. Behin egosi ondoren, kolore berde bizia hartzen dute eta haragi mamitsua daukate. Lekek bi ertzetan dituzten gogortasunak kendu, eta ontzi batean ipini ur hotzetan, hamar bat minutuz. Horrela, garbitu egingo dira, eta urez hidratatu ere bai.

Lapiko bat urarekin ipini, eta irakiten jarri, gatz pitin batekin. Irakitean lekak bertara bota, eta 15 bat minutuz irakiten eduki. Ondoren, berriz ere, ur hotzetara pasatu, egosi puntua gorde dezaten.

Zartagin batean oliba olio zorrotada bat jarri, eta bi baratxuri aleak txiki-txiki moztu, eta gehitu. Baratxuriak dantzan hastean, perritxikoak osorik bota. Hiru bat minutuz dena ongi erregosi, eta ontzi batera atera, eta gorde.

Beste zartagin batera olio zorrotada bat bota, eta dugun tomate alea karratu txikietan moztuta oliora gehitu; gatz pitin bat bota, eta pare bat minutuz eduki su motelean.

Bitartean, otarrainxkak zuritu, eta zartagin batera bota. Bi minutuz eduki ondoren, buelta eman, eta lekak eta perretxikoak gehitu. Guztia berotu arte eduki zartagian, nahastuz, eta prest izango da platerera zerbitzatzeko.

Argazkian ikusten den bezala, tomateari azala kenduz gero, azalarekin apaingarri polit bat egin daiteke.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Brasiliako dendetako langileak, COVID-19 proba egiteko ilaran. ©Joedson Alves / EFE

5,6 milioi gaixotu dira munduan, eta 350.000 baino gehiago hil

Berria

Munduan 5.594.175 kasu positibo baieztatu dituzte, eta 350.531 lagun hil dira COVID-19aren eraginez. Oraindik ez dira sendatu kutsatutakoen erdiak ere. Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera, 2.288.579 dira sendagiria jaso dutenak.

Ursula von der Leyen, artxiboko irudian, ©OLIVIER HOSLET / efe

Bruselak 750.000 milioi euroko funtsa proposatu du

Iker Aranburu

500.000 milioi laguntza zuzenak izango lirateke, eta beste 250.000 milioi, maileguak. Ekonomia «modernizatzea» izango da dirua jasotzeko baldintza.

Christine Lagarde, artxiboko irudian. ©Armando Babani / Efe

Aurreikuspenik baikorrenak ahazteko eskatu du Lagardek

Iker Aranburu

Uste du euroguneko ekonomia %8-12 eroriko dela aurten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna