Zainzuri freskoak udaberriko olio ozpinarekin

JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2013ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

20 zainzuri

50 g ziza

Piper berdea

Piper gorria

Tipulina

Baserriko arrautza

Oliba olioa

Sagardo ozpina

Gatza

Kafe koilarakada bat azukre

Zainzuriak ipurdi aldean zentimetro inguru moztu eta gero, goitik behera zurituko ditugu. Kontuan hartu puntako aldea ez dela behin ere zuritu behar.

Lapiko handi bat urez bete, gatza bota, eta azukre pitin bat ere bai. Irakiten hasitakoan, zainzuriak gehitu, eta ordu laurden batez irakin; zainzurien lodieraren arabera, beharbada denbora gehixeago eduki beharko dugu. Gero, sua itzali, eta zainzuriak bertan utzi.

Piperrak eta tipula zati txiki-txikietan moztu. Ontzi batean jarri, gehitu gatza, ozpina eta oliba olio zorrotada bat. Gutxi gorabehera, olioak ozpin kantitatearen hirukoitza izan beharko luke. Gorde.

Udaberriko zizak xehatu, eta olio ozpinetara gehitu, gordinik.

Dena ongi nahastu.

Plater edo erretilu batean, zainzuriak erditik moztuta ipini, eta gainetik, bakoitzaren gustura, olio-ozpinarekin ongi busti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.