Auzitegiaren aginduz, M4Fko 24 langile ohi kontratatu ditu EITBnetek

Urtzi Urkizu -

2015eko urtarrilak 3
EITBko Interneteko ataria azkeneko urteetan kudeatu duen Media For Future (M4F) enpresa asteazkenean itxi zuten —otsailetik hartzekodunen lehiaketan sartua zen—. Langile gehienek 2013ko ekainean salaketa jarri zuten EITBren aurka. EITBk bere aldetik helegitea jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusian, eta auzitegiak arrazoia eman zien langileei. Horrenbestez, epailearen aginduz, EITBnetek M4Fko 24 langile ohi kontratatu behar izan ditu —2015a hastearekin batera hasi dira lanean—.

M4Fn ari ziren beste teknikari eta informatikari batzuk, bestalde, EITBri lotutako beste enpresa batzuetan ariko dira lanean. Salaketa jarri ez zuten langileak, berriz, langabezian gelditu dira.

Irregulartasunak enpresan

EITBko kudeatzaile ohi Juan Diegok sortu zuen M4F enpresa 2008. urtean. Ordutik, hainbat irregulartasun izan ditu: Diego bera «diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik» inputatu zuten; iazko uztailean, Bilboko Lan Arloko Epaitegiak ebatzi zuen EITBnet-ek eta M4F enpresak «legez kanpo trukatu» zituztela langileak eta aztarnak «oso era traketsean ezabatzen saiatu» zirela; Baionako Auzitegiak ere zigortu zuen M4F, langile bat behar bezala ez kontratatzeagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna