Euskaraldiari eskainiko dio astea Egunean Behin-ek

2020ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Une honetan euskaraz dagoen jokorik arrakastatsuena da Egunean Behin. Aste honetan 62.000 erabiltzailek baino gehiagok jokatu dute partidaren bat, eta orain arte, denboraldian, 76.000 pertsona inguru aritu dira. Aste bakoitzean babesle bat izan ohi du jokoak, eta bihartik aurrerakoa Euskaraldia izango da. Egunean Behin jokoan, bestalde, Euskal Herriko lurralde bakoitzean gutxienez talde bat sortuko da bakoitzaren inguruko herritarrekin lehiatu ahal izateko. 22 talde sortu dituzte: hiru Araban, bost Bizkaian, sei Gipuzkoan, lau Nafarroan, eta bana Lapurdin, Nafarroa Beheran eta Zuberoan. Euskal Herritik kanpoko beste talde bat egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.