Berrikuntza ardatz, El Sol publizitate jaialdia gaur hasiko da

urtzi urkizu
2016ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
El Sol nazioarteko publizitate jaialdia egingo dute Bilbon, gaur hasi eta larunbatera bitartean. Jaialdiak hiru urtean behin berritzen du proiektua, eta antolatzaileek azaldu dute 2014-2016 epean parte hartzea nabarmen hazi dela. Latinoamerikako herrialdeetako agentziek aurkeztutako lanen kopurua %19,7 hazi da hiru urteotan. Parte hartuko duten agentzien kopurua, berriz, %17,7 handiagoa da duela hiru urte baino.

Aurten, egitarauko hitzaldi guztietan berrikuntza jorratuko dute, ikuspuntu anitzetatik. Gaur, bi mahai inguru egingo dituzte: Gure industria sexista al da? gaiari erantzungo diote Euskalduna jauregian (16:45); eta berrikuntza dantzaren, artearen eta publizitatearen ikuspuntutik aztertuko dute Guggenheim museoan (20:15).

2017-2019 epean, jaialdiak Bilbon jarraituko du, eta Jordi Palomar izango da zuzendaria, gaur egun bezala. Datozen urteei begira, jaialdiko eremu guztietan emakumeen presentzia ugaritzeko plan bat jarriko dute martxan; nahiz eta agentzietan emakume askok lan egin, zuzendari karguetan oso gutxi daude. Bestetik, nazioarteko tailer eta mahai inguru gehiago antolatuko dituzte, industriarentzat jaialdia erakargarriago egiteko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.