KRITIKA. Musika

Mantso idatzi

2020ko urriaren 21a
00:00
Entzun

Organo Erromantikoaren NazioartekoXXI. Zikloa

Organoa: Oscar Candendo. Sopranoa: Ana Otxoa Pando. Egitaraua: G. F. Haendel, J. S. Bach, C. Franck, L. Iruarrizaga, T. Garbizu eta abarren obrak. Lekua: Santa Marina parrokia, Bergara.Eguna: Urriak 17.

Badira jada 21 urte Azkoitia, Azpeitia eta Bergarako elizetan barrena Gipuzkoako organo erromantikoen ondarea aldarrikatzen duen zikloa martxan jarri zenetik. Jaialdiak tokiko eta nazioarteko artistak hartzen ditu urtero, organoarentzat idatzitako errepertorio anitzaz gozatzeko aukera emanez. Bergarako Santa Marina parrokian izandako azken kontzertuan Ana Otxoa Pando sopranoa eta Oscar Candendo organista batu ziren, barrokotik erromantizismora eraman gintuen programa zabala eskainiz, zeinean konpositore euskaldunen eliz musika ere entzungai izan zen.

Kontzertua ireki zuten obretan, orokorrean, tempoaren atzeratzeak eta elizaren akustika nahaspilatsuak gehiegizko pisua ezarri zuten, hala Georg Friedrich Haendelen Rejoice Greatly ezagunaren nola Johann Sebastian Bachen Mateoren araberako pasioa-ren parte den Ich will dir mein Herze schenken ariaren koloratura jatorriz arinetan. Aitzitik, errepertorio erromantikoaren obrek profitatu ahalizan zituzten aurrekoetan trabasuertatu ziren ezaugarriak.Felix Mendelssohnen Zwei Geistliche Lieder (op. 112) eta Cesar Francken Ave Maria kolore sendo eta lerro melodiko aberatsaz bete zituen Otxoak. Organoan, Candendok sen onaz zabaldu zuen Franckek Trocaderoko organoaren inauguraziorako idatzi zuen Piéce héroïque indartsua.

Hugo Wolfek konposatu zituen Mörike-Lieder sortaren artean bada pinturan hainbatetan errepikatu den sinbologia handiko irudia deskribatzen duenik: Schlafendes Jesuskind Francesco Albaniren koadro batean inspiratzen da, zeinean Jesus haurra zurezko gurutze baten gainean lotan ageri den. Wolfen musikak Eduard Mörikeren letra gainditzen duen honetan, loaldi errugabearen samurtasuna eta tormentuz jositako patuaren oinazea agertu ziren Otxoa eta Candendoren interpretazioan. Jose Maria Usandizagaren eta Tomas Garbizuren bi Ave Maria-k soprano bilbotarraren baliabide teknikoen erakusgarri izan ziren, kontrol osoz pasarte kementsu zein leunetan. Mantso idaztea izaten da gehienetan letra ederra garatzeko bide ziurrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.