KRITIKA. Opera

Hasiera

2016ko urriaren 29a
00:00
Entzun

'Lucrezia Borgia'



Konpositorea: Gaetano Donizetti. Abeslariak: Elena Mosutx, Celso Albelo, Marko Mimica, Teresa Iervolino, Mikel Atxalandabaso. Abesbatza: Bilboko Opera Korua. Orkestra: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Eszena zuzendaria: Francesco Belloto. Musika zuzendaria: Jose Miguel Perez Sierra. Lekua: Euskalduna jauregia, Bilbo. Eguna: Urriak 25.

Atseginez jaso du publikoak, Olbe-Abaoren denboraldiaren hasierak eman digunG.Donizettiren Lucrezia Borgiaren emanaldi ona. Izan ere, gure artean apenas ikusitako opera ez da konpositorearen dirdiratsuena, baina eduki badauka indar dramatikoa eta melodismoa; 1834ean estreinatu zuten. Historiarekin zerikusirik ez daukan libretoak aitzakia ematen du muturreko grinak antzezteko 1go. Erromantizismoaren ildoan. Testuinguru honetan, Olberen azertuan ipiniko dugu ekitaldiak izan duen oreka abeslari, musikari eta eszenaren alorretan, kontuan hartuta melodrama horrek duen zailtasuna egungo bizitzara ekarteko.

Afera honetan, Elena Mosutx sopranoak bereganatu zuen protagonismoa. Bere abestaldian, malgutasuna cantu fiorito-n eta dramatismoa adierazi zituen, Lucreziaren rolean: gure ustez, hasieran, beheranzko vibratoak agudo fortean filado arazoak izan zituen; horiek kenduta, lerro kantu txukuna haizeratu zuen, esaterako, Com´e Bello arian. Geroago arima egoeraren arabera, bere kantua gogorrago bihurtu zen —sobreagudo bi jaurti zituen- bikaintasuna lortzeko bigarren ekitaldian, batez ere, azken eszena dramatikoa bikainean—. Celso Albelo tenorrak kantu homogeneoa, mórbido eta erdi ahotsean eman zigun gehienetan. Benetan atsegina zen T´amo qual Dama un angelo aria, gozotasun musikalez igurtzitautzitako semearen rolean ; bada, berak eskuratu zuen gaueko txalokadarik handiena. Askogustatu zitzaigun Marko Mimica baxuaren bolumena, ahotsaren edertasun koloretsua eta haren fraseoa, Don Alfonso mendekatzailearen rolean. Oso ondo aritu zen baita ere, Teresa Iervolino mezzoa, adierazkortasunez eta lerro kantu egokiez gora-goraka joan zena Orsiniren rolean. Etxeko abeslarien kasuan, urrats bat aurrera eman zuen bere ibilbidean Mikel Atxalandabaso etxeko tenorrak, Rustighello maltzurraren rolean. Ahots indartsua eta antzez-modu onak adierazi zituen. Jose Manuel Diaz eta Fernando Latorre baritonoek eder abestu zuten lagunen roletan. Ezinbestekoak ziren gainontzeko abeslariak haien rol laburretan: Zoltan Nagy,Manuel de Diego,German Olvera, Jesus Alvarez…

Biboko Opera Koroa —eroso honelako operatan—, oso ondo abestu zuen, hasierako denborapasa arinetan kenduta. Nabarmentzekoa da Jose Miguel Perez Sierraren zuzendaritza orojakilea: guztiz adi ibili zen abeslarien tempi-rako , dirdiratsu une tragikoetan. Haren eskuetan, oso malgu eta koloretsua aritu zen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, eder. Asko gustatu zitzaigun arropen dotoretasuna ere, garai historikoaren irudikatzaile modura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.