Arraizen kontrako auzibideak irekirik jarraituko du

gotzon hermosilla
2016ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiko epaile Roberto Saizek erabaki du aurrera egitea Sortuko presidente Hasier Arraizen kontrako auzian, eta hamar eguneko epea eman die aldeei, diligentzia gehiago eska dezaten beharrezko ikusten badute edo, bestela, epaiketa egitea edo auzia artxibatzea proposa dezaten. «Guardia Zibila larriki iraintzea» leporatzen diote Arraizi.

2015eko urtarrilaren 12an, euskal presoen defentsan aritzen diren abokatuen kontrako polizia operazioa abiarazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Guardia Zibilak hamasei lagun atxilotu zituen. Mate izena eman zioten operazio hari —urtebete lehenago egindako beste operazio bati Xake izena jarri zioten—. Hori dela eta, Guardia Zibilak Euskal Herritik alde egiteko eskatu zuen Arraizek: «Herri honek Guardia Zibilari xake-mate egiteko unea iritsi da», esan zuen.

Kaleratutako idazkian, Saiz epaileak azaldu du Arraizek ez zuela Guardia Zibilaren operazioa kritikatu, Guardia Zibila bera baizik, «modu erabat iraingarrian». Era berean, epaileak «harremana» ikusten du Arraizen adierazpenen eta ETAk Guardia Zibilaren kontrako atentatuen ostean eman dituen mezuen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.