Albistea entzun

Arrauna. Eusko Label liga. ANTXERRITIK

Orri zuri bat

Jon Ander De la Hoz - Getariako arraunlaria

2022ko uztailak 2

Historia idatziko dugu. Horixe da hantuste trazako esaldi baten egia: Getaria lehendabiziko aldiz ariko baita Eusko Label ligan. Txori-Tonpeko klubaren liburuan beste pasarte bat abiatuko da gaur, 18:14an.

Loria handiena ajatutako orrietan gordea duen herriak lerro berriak idatziko ditu. Izerdi tintaz eskribitu zituzten onenak, orain baino lehen: 1761ean zarauztarren kontra jokatutako estropada hura, garai hartako ehun ezkutuko saria jokoan; Frantzisko Arregiren eta haren kuadrillaren bost Kontxako Banderak; hura irabaztear izan zen 1972ko tripulazioa; Getaria-Tolosaren koroa eta distira.

Bospasei lerro nahikoak dira gure herrian geuk baino lorpen sonatuagoak eskuratu dituztenak izendatzeko. Beraz, harrabotsak bazter uztea komeni. Lainezak badu ilusiotik, baina ilusioak ez du zertan lainezatik izan.

Euskal Liga iraganda, luzea izan da TKErako bidea. KAEn garaikur adina kale bildu ostean lortuta, konplexurik gabe aitortzeko garaia da: errespetua lege, beldurrik gabe ekingo diogu, halako aukerak bakanak direla jakitun.

Getarian ondotxo dakigu hori. Pentsa, data jakinek aurresan dute etorkizuna. 2001eko iraileko igande euritsu batean Donostiatik blai eginda itzuli, eta astebetera batu ginen klubera estreinakoz bost laguneko kuadrilla bat: Jon, Axut, Jon, Jokin eta neu, Angeluko senideek oparitutako Quiksilver kamiseta bat soinean.

Ordurako, han nonbait izango zen Etxabe —nola ez?—. Artean 9-10 urterekin fitxa egin ezin, eta 2007an itzuli ginen berriz, kuadrillako beste laurekin. Bezperan, TKEra igo ezinda geratu zen Getaria, ehunenekoengatik. Segidan, akabo trainerua: hutsetik hastera.

2001ean Kontxako Banderan aritu zen 22 urteko mutil hura entrenatzailea da egun; 2007an negar malkotan aritutako bi eta kai gainean antzera egondako asko, tostarteko. TKEko orria zuri dago, baina ez da hasiera. Puntu eta jarrai: «Halako batean, 2022an...».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Paris 365 futbol taldeko kideak, sanduzelai peñaren aurkako partida hasi baino lehen. ©Idoia Zabaleta / Foku

Futbolaren poeta paristarrak

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Iruñeko Paris 365 jantoki sozialaren zenbait erabiltzailek futbol talde bat osatu dute, zelaian eta handik at eragiteko asmoz. Karrika izan dute anitzek etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi dituzten arte. Kirolak helduleku bat eskaini die aurrera egiteko bidean.

Kilian Mbappe, gaur sartu duen bi goletako bat ospatzen. ©Georgi Licovski / EFE

Frantzia eta Ingalaterra, final laurdenetara

Paulo Ostolaza

Mbapperen bi golekin, Frantzia nagusitasunez gailendu zaio Poloniari (3-1). Ingalaterrak ere aise hartu du mendean Senegal (3-0).

Mikel Urrutikoetxea, gaur, Bilbon. ©Aritz Loiola / Foku

Garaipen garrantzitsua lortu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk

Berria

Markagailua irauli, eta mendean hartu dituzte Laso eta Imaz. Urrutikoetxea izan da partidako onena.

Lionel Messi eta Julian Alvarez, Argentinaren lehen gola ospatzen. Biek sartu zituzten argentinarren golak. ©A. ESTEVEZ / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.