Maja Etxebeste

«Neguan natorrenean elkartuko gara»

2019ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Diasporakojzioquitar bakarra izan da aurten Maja Etxebeste, Stockholmetik (Suedia) etorrita. Erronka handia zeukan aurrean, familian baitzuen orain arte euskaraz hitz egiteko aukera bakarra: «Lehen egunak zailak izan ziren, batzuen euskalkiak inoiz entzun gabe nituelako; adibidez, lapurtarrena».

Araiatik (Araba) Zerainera (Gipuzkoa) arteko etapa eta Zeraingo herri afaria izan dira bere unerik gustukoenak. Hango paisaia asko gustatu zaio. Egindako lagunak berriro ikusteko asmoz amaitu du espedizioa: «Neguan etorriko naiz Euskal Herrira, eta orduan elkartzeko geratu gara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.