Clara Naberan

«Ez nuen uste nigan halako eragina izango zuenik»

2022ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Bakion (Bizkaia) jaiotako medikua da Clara Naberan, aurtengo osasun taldeko partaidea. 29 urte ditu. Nahiz eta orain arte bere harremanak gazteleraz eraikiak izan diren, Euskarabenturako esperientziaren ostean, argi du euskaraz mintzatzeko motibazio handiagoa izango duela aurrerantzean.

Mediku gisa iritsi zen taldera, eta indarberrituta atera da esperientziatik. Ikuspuntua aldatu zaio, bide batez. «Euskara sustatzeko asmoarekin etorri nintzen espediziora, baina ez nuen espero nigan horrenbesteko eragina izango zuenik», gaineratu du Bakioko medikuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.