Masen aurkako salaketa guztiak kereila batean bildu dituzte

Erredakzioa -

2014ko abenduak 23
Azaroaren 9ko herri galdeketa antolatzeagatik Kataluniako Fiskaltzak Artur Mas presidentearen, Joana Ortega presidenteordearen eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilariaren aurka aurkeztutako kereila tramiterako onartu du Kataluniako Justizia Auzitegiak. Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren debekua aintzat ez hartzeagatik desobedientzia delitua egin ote zuten aztertuko dute.

A-9agatik zazpi kereila eta 25 salaketa jarri zituzten, eta onartu dituzten guztiak kereila bakar batean bilduko dituzte. Generalitateko beste hainbat kontseilariren eta Kataluniako zenbait parlamentariren kontrako salaketak baztertu egin ditu auzitegiak, eta Mas, Ortega eta Rigauren kontrakoak soilik onartu dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna