ANALISIA

Konplizitateetan sakondu behar

Dani Alvarez Radio Euskadiko esataria. Iaz, elkarrizketa elebiduna egin zion Amets Arzallusi.
Dani Alvarez Radio Euskadiko esataria. Iaz, elkarrizketa elebiduna egin zion Amets Arzallusi. EITB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko urtarrilak 23

Euskaraz ulertzen duen populazioa %50etik gora da Euskal Herri osoan. Lehen aldiz mende askoan, gutxiengoa ez gara gu orain, eta horrek zerbait aldatu beharko luke. Baina ETBk ez du ezer aldatu». Hala esan zuen Josu Amezaga EHUko ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate saileko zuzendariak BERRIAn, abenduaren 27an. Urtarrilak 17: Radio Euskadiko Graffiti saioan, Alberto Irazuk euskaraz erantzun die Galder Perezen galderei, hogei minutu luzez. Ez da gaztelaniazko irratian gertatzen den lehen aldia, baina Irazuren hautuak oihartzun zabala izan du.

Salbuespena izanda ere, Irazu eta Perez EITBren estilo liburua baino ez ziren betetzen ari. Honela dio bertan: «Urrats garrantzitsua da euskarari gaztelaniazko kanaletan ere toki bat egitea. Helburua da euskal gizartearen errealitate elebiduna ikusgai egitea eta euskara prestigiatzea, betiere interes informatiboaren eta audientzien kaltetan izan gabe».

Arantzatsua da pentsatzea euskarak audientzien kaltetan jokatzen duela. ETB1en edo Euskadi Irratian gaztelania entzuten denean, komunikazio taldeko arduradunek ez diete kazetariei edo saioetako zuzendariei konturik eskatzen euskarazko kanaletan gaztelania entzun delako. Irazuren elkarrizketan, Perezek irratsaioaren zuzendaritzarekin adostuta erabili zuen euskara. Hala beharko luke izan etorkizunean ere, Irazuk bezala beste gonbidatu batzuek euskara hautatzen badute. Euskara prestigiatzeak ezin baitu jokatu audientziaren kaltetan.

Dani Alvarez esatariaren galderei euskaraz erantzun zien Amets Arzallusek iazko apirilean. ETAren armagabetzeaz gizarte zibileko pertsona baten lekukotza jaso nahi zuen esatariak. Bertsolariak esan zion euskaraz zehatzago erantzungo ziela galderei, gai delikatua izanik. Alvarezek, baietz. Xabier Isasik ere euskaraz egin zuen iazko martxoan, 09:00etako albistegiaren ostean. Izan dira kasu gehiago ere.

Estilo liburua: «Politikari, artista, kirolari, aditu eta gainerako aurpegi ezagunak hedabideetan euskaraz hitz egiten ateratzeak hizkuntzari prestigioa eman diezaioke».

Oier Aranzabal kazetariak, Zuzeu atarian idatzitako artikulu batean, esan zuen estilo liburuak zailago bilakatuko duela euskara Radio Euskadin, ETB2n eta Radio Vitorian entzutea. Honela argudiatu zuen, estilo liburuari so: «EITBko profesionalaren ardura izango da edukia emitituko den kanalari dagokion hizkuntzako adierazpenak lortzea, elkarrizketatuaren borondatea errespetatuta». Xabier Lasa kritikariak, berriz, igandeko zutabean gogorarazi zuen «abaniko zabala» dagoela jarrerei dagokienez kazetarien borondatean, «euskaltzaletasunetik hasi eta indiferentziara bitarte».

Nire esperientzia pertsonalean, konplizitateak aurkitu ditut Radio Euskadiko esatariengan. Donostiako Zinemaldiaren jarraipena egiten, 2014ko irailean, Marijo Villaverde kazetariak aukera eman zidan Loreak filmari buruz idatzi nuen testua euskaraz irakurtzeko. 2015eko ekainean, Bego Yebra esatariak elkarrizketa bat egin zidan —gaztelaniaz—, eta olerki pare bat euskaraz errezitatzeko proposatu. Detaile txikiak dira, baina eskertzekoak.

Ez zaio arrazoirik falta Lasari esaten duenean ezen, kazetarien gaineko arduradun organikoen eta politikoen zain egonez gero, beste berrogei urte igaro genitzakeela horretan. Zain egon gabe, jarrai daiteke gaztelaniazko hedabideetan konplizitateak bilatzen. 2015eko apirilaren 14an, kirol eta kultur arloko 140 pertsonak ETB2n euskaraz egitearen aldeko hautuaren berri eman zuten. Kezkaz, Uemak dio egoera irauli egin dela: «Gaiari heldu beharko diogu berriro: hartutako konpromisoa gogorarazteko, batetik, EITBri, eta, bestetik, udalerri euskaldunetako alkate eta udal ordezkariei». Ordezkariei euskaraz aritzeko eskatu die Uemak. ETB2 katean errazagoa izan daiteke euskaraz aritzea, euskaraz azpidatz daitekeelako. Baina Radio Euskadin ere bide bat zabal daiteke —zabaldu izan da—. Esatari konplizeekin jokoan sartzeak ez luke hain zaila behar.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Haurrak eta hezitzaile bat Baztango haur eskolan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Haur eskolak talde iraunkorrekin abiatuko dira Nafarroan

Olatz Esteban Ezkati

Lau egoera posible irudikatu ditu Hezkuntza Sailak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste. Jantoki zerbitzua bermatuko dutela esan du gobernuak

Pentsiodunek agerraldia egin zuten, atzo, Justizia jauregiaren aurrean, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txostena aurkeztuko diote fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fiskalarekin, pandemiako testigantzak biltzen dituen txostena emateko

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna