Gizon bat atzeman dute «terrorismoa» goratzeagatik

2014ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Xabier Otegi tolosarra atxilotu zuen atzo Guardia Zibilak, maiatzaren 8an Info7 irrati katean AHTari buruzko solasaldian «terrorismoa» goratzea leporatuta. Guardia Zibilaren eskuetan dago, eta gaur epailearen aurrera eraman dezakete. Etxean atzeman zuten, Tolosan. EH Bilduk esan du adierazpen askatasunaren aurkakoa dela atxiloketa. «Ez du justifikaziorik. Pertsona bat elkarrizketa batean adierazitakoagatik etxetik eramateak eta atxilotzeak ez dauka zentzurik, ez da onargarria. Non dago arriskua? Zein da pertsona hori Guardia Zibilak etxetik ateratzeko arrazoia? Delitu aztarnarik balego ez al da nahikoa pertsona hori epaitegietara deitzea?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.