Kanaldudek bere antena zabalduko du astero zuzeneko emanaldientzat

urtzi urkizu
2016ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Zuzeneko telebista emanaldiak egin nahi dituzten euskaldun guztiei baliabide teknikoak eskainiko dizkie Kanaldude telebistak hemendik aurrera. Hilaren 20an hasiko dira zuzeneko emanaldi irekiak egiten, eta ostegunero emitituko dituzte, 19:00etan. Kanaldudek jakinarazi du emanaldi horiek izan daitezkeela kirol arlokoak, kulturakoak, gizarte gaiei lotuak, aisialdikoak edo interesa izan dezakeen edozein gairen ingurukoak. Horretarako, Kanalduderekin jarri behar da harremanetan, eta informazio gehiago eskura daiteke pantxika @aldudarrak-bideo.com helbide elektronikora idatzita.

Kanaldudek azkeneko bi urteetan indartu du zuzenekoak egiteko gaitasuna. Lehenik Korrika19ren hainbat zuzeneko egin zituzten, eta ondotik iritsi ziren 2015eko Herri Urrats, Mugi daitezen harriak presoen eskubideen aldeko manifestazioa, Kantatuz ekimena Durangoko Azokatik, immigrazioari buruzko hitzaldiak Uztaritzetik (Lapurdi) eta Hergarai bizi besta (Lekunberri, Nafarroa Beherea), besteak beste.

Kanaldudek dio egun zuzenekoak eskaintzeko gaitasuna duela, «edozein lekutatik edozein ordutan». Gaurko telebista jeneralistan ez du sinesten Kanaldudek: «Osorik herritarren esku jartzen den telebista bat dugu amesten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.