PSE-EEk Iturberi galdetu dio erregulazio txosten gehiago ote datozen

urtzi urkizu
2015eko uztailaren 24a
00:00
Entzun
PSE-EEk azalpenak eskatu dizkio Eusko Legebiltzarrean Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiari ELAk salatu duen lanpostuak murrizteko asmoaren inguruan. Hainbat galdera erregistratu dituzte sozialistek jakiteko ea Iturbek ETBn lan erregulazio txosten bat egiteko asmoa duen. Mikel Unzalu PSE-EEko legebiltzarkidearen arabera, ez dira ezagutzen zeintzuk diren EITBko zuzendaritzaren planak zerbitzua eskaintzen jarraitzeko, lan taldea %20 murriztu ostean. Ordezkari sozialistak gogorarazi du iragarpena gertatu dela oraindik zuzendaritzak Jaurlaritzarekin kontratu-programa berria adostu ez duenean, eta ezarri ez denean zer baldintza eta baliabide behar diren zerbitzu publikoa eskaintzeko.

Ezker Anitzaren salaketa

Ezker Anitza-IU alderdiak ETBko balizko kaleratze plana arbuiatu du. «Eusko Jaurlaritzak onartutako aurrekontu murrizketa langileen bizkarren gainera eramatea ekarriko luke horrek», salatu du Ezker Anitzak. EITBko zuzendaritzari eskatu dio atzera egiteko kaleratze plan berria egiteko asmoan, eta «benetan» apustu egiteko «kalitatezko zerbitzu publiko plural baten» alde, «lan baldintzak errespetatuz eta lanposturik suntsitu gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.