Epaileak baimendu egin du biktimen Iruñeko omenaldia

Berria

2017ko otsailak 17
Nafarroako Gobernuak bihar polizien biktimei eskainiko dien omenaldia ez debekatzea erabaki du Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak. Dignidad y Justicia elkarteak eta Espainiako Poliziaren sindikatuak aurkeztutako helegitea atzera bota du Morenok, «terrorismo delitu zantzurik» ez duelako ikusi. PPNk eta UPNk atzo berretsi zuten ez direla ekitaldira joango.

Bestalde, Nafarroako Parlamentuan Geroa Bai, Ahal Dugu, EH Bildu eta Ezkerrak eskatu dute «premiaz» aldatzeko Zigor Kodeak «terrorismoaz» egiten duen kalifikazioa, «oso zabala eta zehaztugabea» delako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna