KRITIKA. Dantza

Baras berriztatua

2015eko ekainaren 13a
00:00
Entzun

Sara Baras

Musika: Keko Baldomero. Artista gonbidatua: Jose Serrano.Lekua: Arriaga antzokia. Bilbo.Eguna: Ekainak 10.

VocesSaras Baras koreografo eta dantzariarenikuskizun flamenko osotua eta indartsua da. Ibilbidea hasi zuenetik 20 urte igaro ondorensasoian dagoelaerakutsi digu bai fisiko mailan bai flamenko dantza asmatzeko koreografian. Aurreko hamahiru ikuskizunekin alderatuz, oraingoan, baliabide gutxiago erabili ditu: hots, musikarieta dantzari gutxiago, apenas atrezzo edo eszenatzerik, baina arte-emaitzari dagokionezVoces ikuskizuna eraginhandikoa da, zalantzarik gabe. Hasteko, Keko Baldomero gitarra jotzaile ona da. Berak idatzitako musikaren gainean inspiratu da Baras koreografia egiteko eta falsetak egiteko, hau da. Izan ere,gehienak oinarrizko eta jatorrizkopaloak izan dira, hala nola, buleriak, seguirilla, taranta, farruca, tientos, solea… Erritmo geldoan hasiak gero dantzan arinera igarotzeko.Sara Baras gaurko flamenkoaren jarraitzailea dugu eta lehen bakarrik gizonezkoena zen zapateado-a edo harroarenaegiten berak ondo dantzatzen du. Horren gainetik harritu egin gaituzte egiten dituen itxidurek, ondulazioek, okerdurek, balantzek, ostikoek, beso edo eskumuturren birek… (bulerietan eta seguidilletan).Apartekoak dira beso eta eskuekinegiten dituen arabeskoak…(taranta edo farruca). Horiekin, dantza hutsetik interpretaziora igarotzen da flamenko-pantomima irudikatuz, balletetik gertu.

Beste batzuetan bezala, Bilboko publikoa poltsikoan sartu zuen Barasek entrega eta dotoretasunarekin. Zer esanik ez, hark jaso zituen txalo handienak eta luzeenak. Baina egon badaude harekin batera dir-dir egin duten artistak ere. Jose Serrano, aspaldiko bailadorea da Barasen ekoizpenetan. Beraz, jatorrizko flamenkoan gizonei dagozkien itxurak ematen ditu: indarra, zurruntasuna, jauziak, eskortzoan eginiko okerdurak, takoiaren bueltak, lekualdatze zabalagoak… eta, noski, zapatatze gogorra. Arrakasta izan zuen solea izeneko paloan. Beste aldetik, dantza taldeak bateratasun harmoniatsua erakutsi zuen dantzaren dimentsioa handituz. Musika mailan, Keko Baldomero gitarra jotzaileak beste lagun bat izan zuen musika berezkoa eder jotzeko, eta harrigarriak izan ziren perkusio lanetan, kajoiekin eta zeramikazko ontziarekin perkusio jotzaileek emaniko erritmo eta indarra. Cante jondoa biribiltzeko, hiru cantaorrak entzun genituen ahots urratzaile eta lakarrarekin. Den-dena eman zuten palo-en hasieretan. Aitzitik, ikuskizunak erabili zituen jenioen ahots grabatuak eta argazkiek (esaterako , Camaron, Paco de Lucia, Gades, Morente, Carmen Amaia….), interesekoakizan arren, ez zeukaten zerikusirik kanta edo dantza zehatzekin eta, orduan, ez ziren baliogarriak izan ikuskizuna lotzeko argudio-hari batekin, balletean gertatzen den bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.