GAKOAK

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Tokiko entitateak. Udalek, kontzejuek, elkarte tradizionalek eta mankomunitateek tokiko entitate izaerari eutsiko diote. Barrutiek, partzuergoek eta zerbitzu elkargoek galdu egingo dute.

Kontzejuak. Desagertzeko, euren nahia adierazi behar dute edo bi hauteskundeetan ez dira hautagaitzak aurkeztu behar.

Idazkariak. Funtzionario izaera hartuko dute, eta lehiaketa publiko bidez egingo da. 3.000 biztanletik gorako udalek kontu hartzailea izango dute, eta 1.500 biztanle artekoek, idazkaria. Hortik beherakoen kasuan, eskualdeak hartuko du.

Eskualdeak. Hamabi eskualde egongo dira, baina azpieskualdeak sortzeko aukera dago hiru kasutan. Bost eskumen izango ditu: ur hornidura, gizarte zerbitzuak, hondakinen kudeaketa, lurralde antolamendua eta idazkaritza.

Finantzaketa. Udal administrazioak portzentaje finko bat izango du zerga bidezko diru sarreretatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.