«Alderdiak beste zerbait eskatuko balit, agian pentsatuko nuke»

X. M. Tejeria
2016ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Industriak euskal ekonomiaren motorra behar duela dio Jaurlaritzak, baina gero eta nabarmenagoa da zailtasun ugari daudela benetako hazkundea egon dadin.

Orkestrako ikertzaile Mikel Navarrok dio ezinezkoa dela EAEko industria BPGaren %25era iristea 2020rako. Eusten diozue helburu horri?

Errespetu handia diot Mikeli, baina tira... Une honetan, %23,8 da industria. 2020rako %25 zergatik ez? Gero eta zerbitzu gehiago daude industriari lotuak, eta horiek industria barrura sartzen direnean, ez dut urruti ikusten %25 hori. Bavarian %30 da; %25arekin konforme nintzateke ni. Helburuari eusten diot, lau urte falta dira-eta oraindik.

Industria baino azkarrago hazten ari da turismoa; jadanik %6 da. Hazkunde erritmo horiek trukatuko zenituzke?

Oreka da bilatu behar duguna. Euskadik oso turismo gutxi zeukan, Donostiak salbu. Eta turismoak berak aberastasuna ekartzen du. Noraino iritsiko den? Ez dut uste %8tik gora joateko ahalmena dagoenik.

Turismo Legearekin, bukatu dadeklaratu gabeko etxe eta gela turistikoen alokairua?

Ez dugu debekurik jarri nahi, sektorea arautu baizik, zergak denek pagatu behar ditugulako. Guztien eskubideak bermatu behar ditugu.

Hauteskundeak datoz berriro. Zeure burua alderdiaren zerbitzura ikusten duzu etorkizun hurbilean ere?

Nire konpromisoa lau urterako zen, eta harro eta gustura bete dut. Alderdiak eskatzen badu beste zerbait, agian pentsatuko nuke, politikan gustura bainago. EAJko Gipuzkoako zerrendan noa legebiltzarrerako, eta, hortik aurrera, ikusiko da. Politika uzten dudanean, unibertsitatera itzuliko naiz; han daukat zain nire plaza, eta gustura asko itzuliko naiz nire txokora.

Ez zaizu oso nekatua ikusten.

Oso positiboa naizelako izango da, akaso. Egun gogorrak eduki ditugu, eta oporrak gustura hartuko ditut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.