ETB1ek %2ko kuota izan du otsailean; ETB2k, berriz, %8,6koa

urtzi urkizu
2018ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Otsailean, ETB1 kateak %2ko ikusle kuota lortu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, aurreko hilabetean baino hiru hamarren gutxiago —iazko otsailean %1,8ko kuota izan zuen—. ETB2 kateak, berriz, %8,6ko kuota lortu du, urtarrilean bezala —iazko otsailean %7,4ko kuota izan zuen—. ETB3 kateak %0,4ko kuota izan du joanden hilean, eta ETB4k %0,9koa.

EITBk egunotan nabarmendu du telebista publikoko albistegiek bost urte daramatzatela lehen postuan: ETB2ko Teleberri-ren ikusle kuota %17,4koa da, eta ETB1eko Gaur Egun-ena %3,1ekoa —euskaldunen artean %7,3koa—. «Profesionaltasuna, gertutasuna eta kazetaritza zintzoa egitea dira gure albistegien ezaugarri, eta gure arrakastaren eta lidergoaren gakoa dira», esan du ETBko albistegietako zuzendari Maite Zurikaraik. Asteazkeneko elurtearen eraginez, ETBko albistegiek datu paregabeak izan zituzten herenegun: eguerdiko Teleberri-k %26,7ko kuota izan zuen —245.000 ikus-entzule—. Eguerdiko Gaur Egun-ek, aldiz, %6,8ko kuota bereganatu zuen —euskaldunen artean %18,1ekoa—.

Telebista kontsumoa handia izan da otsailean: egunean 266 minutukoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 274 minutukoaNafarroan. Katalunian txikiagoa izan da: 251 minutukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.