The Black Keys garaile nagusia Grammyetan, lau sari eskuratuta

Mumford & Sons ingelesek eskuratu dute, aldiz, urteko disko onenaren saria, 'Babel' lanari esker

Agentziak
Los Angeles
2013ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Kopuruari erreparatuz gero, The Black Keys izan da Grammy sarietako garaile. Los Angelesen egin zen sari banaketa igande gauez, eta talde estatubatuarrak lau sari eskuratu zituen: rock disko onenarena (El Camino), rock kantu onenarena (Lonely Boy), ekoizle onenarena (Dan Auerbach, taldeko gitarra jotzaile eta kantari ere badena) eta zuzeneko rock abesti onenarena (Lonely Boy).

Hala eta guztiz ere, sari nagusia, disko onenarena, Mumford & Sons ingelesek eskuratu zuten,Babel lanari esker. Urteko grabaketa onenaren saria Gotye musikari belgikarrarentzat izan zen, Somebody That I Used To Know kantuari esker.

New Yorkeko Fun taldearentzat izan da urteko abesti onenaren saria (We Are Young) , Adelek eskuratu zuen bakarkako pop emanaldi onenarena eta Arturo Sandoval musikari kubatarrak irabazi zuen jazzeko disko onenarena, Dear Diz (Every Day I Think of You) lanarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.