Alpe D'Huezen agurtuko dituzte Alpeak

2018ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Gaurko Tourreko etapak, Alpe D'Huez maila bereziko igoera ezagun eta gogorrean izango du helmuga: 13.8 kilometro eta batez besteko %8.1eko pendiza ditu. Alpeetako hirugarren eta azken etapa izango da. Aurretik, maila bereziko beste bi mendate izango dituzte: Madelein (25.3 kilometro eta %6.2ko malda) eta Croix de Fer (29 kilometro, %5.2ra).

Batetik besterako tartean, bigarren mailako mendate bat izango dute. Ion Izagirrek BERRIAn eginiko elkarrizketan aurreratu zuen gaurkoa desnibel aldetik Tourreko etaparik «gogorrena» dela eta faboritoak mugituko direla aurreratu zuen. Badirudi gaur segida izan dezakeela atzoko etapako azken kilometroetako zalapartak.

Tourra Alpe D'Huezera 2015. urtean iritsi zen azkenekoz. Orduan, Thibaut Pinot (FDJ) izan zen garaile. Nairo Quintanak (Movistar) oso estu hartu zuen Chris Froome (Sky).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.