Gorka Azurmendi. Azkarra gaztandegia

«Hiru gaztek irabazi ditugu lehen sariak; garrantzitsua da hor egotea»

ARITZ LOIOLA / FOKU.
Lander Muñagorri Garmendia.
Gernika-Lumo
2018ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Zortzi urte dira Galarretako (Araba) Azkarra gaztandegiko Gorka Azurmendik urriko azken asteleheneko azokan lehen gazta aurkeztu zuela. Laugarren geratu zen lehen urtean, eta, orduz geroztik, sei aldiz igo da taula gainera bigarren edo hirugarren sariak jasotzera. Atzo lehen saria jasotzera igo zenean hala esan zuen: «Azkenean!».

Zer pasatu zaizu burutik une horretan?

Sariren bat neukala esanez deitu nautenean, lehen gauza nire aita etorri zait burura. Hari esker nago hemen. Oso pozik nago.

Bizkor jo duzu goia, zortzi urtean Gernika-Lumoko sariaz gain beste hainbat sari ere irabazi dituzulako...

Beti ibili gara sariketetan, bai. Ondo ibili izan gara, eta sariak atera ditugu, baina Gernikan eta Ordizian irabaztea falta zitzaigun.

Hurrengoa Ordizian?

Saiatuko gara, bai.

Zein da gazta egiteko sekretua?

Daukadan sekretu bakarra, nire aitonak hil aurretik esan zidana da: gauzei jartzen diezun maitasunaren araberakoa aterako da azken produktua. Sekretu handiena gazta saltzea da, eta gero onarpena baldin badago, askoz hobe. Horrek jarraitzeko gogoa ematen baitu, are gehiago gaurko [atzoko] podiuma ikusita. Hiru gaztek irabazi ditugu lehen sariak. Oso garrantzitsua da hor egotea.

Belaunaldi aldaketa bat dago?

Bai. Aurten Ordizian gazte batek irabazi du [Julen Arburua], eta jende gaztea badator atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.