KOLPE BATEAN

Berria -

2017ko azaroak 22
Aizkolari onena?

Arria II.a: Juan Jose Narbaiza, Luxia.

Arria V.a: Donato Larretxea.

Kolpe handiena duena?

Arria II.a: Kana-erdikoa moztua daukat 43 kolpetan, eta orain arte inork ez du halakorik egin; beraz…

Arria V.a: Larretxeak.

Fisikorik onena?

Arria II.a: Lan luzerako, Jexux anaia edo Mendizabal.

Arria V.a: Olasagasti.

Apusturako, zezen plaza ala frontoia?

Arria II.a: Zezen plaza.

Arria V.a: Zezen plaza.

Tolosakoa edo Azpeitikoa?

Arria II.a: Tolosakoa.

Arria V.a: Nafarren aurka jokatzeko, Tolosakoa; zonakoen aurka aritzeko, berriz, Azpeitikoa.

Joxemari Olasagasti.

Arria II.a: Oso atleta gogorra, indartsua, fisikoki ikaragarria.

Arria V.a: Atleta bat.

Miel Mindegia.

Arria II.a: Fisiko gutxirekin, berezko ikaragarria izan duena.

Arria V.a: Oso erregularra.

Donato Larretxea.

Arria II.a: Fisikoki erregularra eta indar handikoa.

Arria V.a: Indarra.

Informazio osagarria