Albistea entzun

Athleticek eta Realak derbia jokatuko dute gaur San Mamesen

Bi taldeak espero baino makalago ari dira: zuri-gorriek sormen arazoak dituzte, eta txuri-urdinak eskas ari dira defentsako lanean
Athleticeko eta Realeko jokalarien arteko ika-mika, iaz, San Mamesen.
Athleticeko eta Realeko jokalarien arteko ika-mika, iaz, San Mamesen. M. D. V. / ARP Tamaina handiagoan ikusi

Haritz Gallastegi, Jon Eskudero -

2017ko abenduak 16

Athletic eta Reala ez daude gustura sasoiaren lehen zatian egindako lanarekin. Hiru lehiaketetatik bitan ez dituzte aurreikuspenak bete. Europa ligan, ondo egin dituzte etxeko lanak, eta final-hamaseirenetan ariko dira. Espainiako Ligan eta Kopan, ordea, bestelakoak izan dira kontuak. Kopan 2. B Mailako taldeek kanporatu dituzte, eta ligan ere hainbestean ari dira. Txuri-urdinek bi puntu gehiago lortu dituzte. Horregatik, gaurko San Mameseko derbian irabaztea garrantzitsua izango da bi taldeentzat. Mugarri izan daiteke.

Athletic sasoiko boladarik gozoenean da. Emaitza onenak, behintzat, azken partidetan eskuratu ditu. Baina horrek ez du esan gura taldea joko ona erakusten ari denik. Kuko Ziganda «partida oso» bat ikusteko zain da. Athleticek sormen arazo larriak ditu. Gabezia horri aurre egiteko ohiko grina eta indarra ari da erakusten. Susaetaren, De Marcosen eta Ricoren ekarpena ezinbestekoa ari da izaten. Bestalde, badirudi defentsan aurrerapausoa eman duela. Erasoan etorri handia duen Realaren bisita neurgailu ona izango da. Hamaikakoari dagokionez, litekeena da San Jose taldera bueltatzea Ricorekin euskarrian aritzeko. Bestalde, eskuin hegalean hiru jokalari daude bi postutarako: Lekue, De Marcos eta Williams. Berritasun nagusia, dena den, Beñat seialdian sartu izana da, hilabeteak baizeramatzan min hartuta. Iturraspe, aldiz, ez da sartu.

Txakalaldia gainditu nahian

Athleticek ez bezala, azken jardunaldietan goitik behera egin du Realak. Batez ere, defentsan biguntasunak azpiratu du taldea. Joko estiloak zalantza ugari sortu du txuri-urdinen inguruan, baina izaera berari eutsita, derbia txakalaldia gainditzeko baliatu nahi du Eusebioren taldeak. Une zailean hiru puntuak lortu eta berriz ere gora begira hasi nahi du. Hamaikakoari dagokionez, Oiartzabal hasieratik ariko da, belauneko arazoak ez baitira larriak.

ATHLETIC-REALA

Athletic. Kepa; De Marcos, Nuñez, Laporte, Balentziaga; San Jose, Rico; Williams, Raul Garcia, Susaeta; eta Aduriz.

Reala. Rulli; Odriozola, Diego Llorente, Iñigo Martinez, De la Bella; Zubeldia, Illarramendi, Zurutuza; Prieto, Willian Jose eta Oiartzabal.

Epailea. Fernandez Borbalan.

Lekua. San Mames (53.000 ikusle).

Ordua. 16:15ean (BeIN La Liga).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Partida batera, Athleticek irabaz diezaioke Bartzelonari»

Aitor Manterola

Badaki zer den Espainiako Kopa irabaztea Athleticekin: entrenatzaile zen 1984ko finalean. Aukerak ikusten dizkio taldeari kopa lortzeko, baina sinetsi egin behar dutela dio. Klubaren egungo bidearekin baikortasun gutxiago dauka.
Jokin Altuna, finalerdietako ligaxkarako sailkatu berritan, herenegun, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Baita hirugarrenean ere

Julen Etxeberria

Elezkano-Zabaleta eta Altuna-Mariezkurrena ariko dira larunbatean Iruñean, eta Peña-Albisu eta Ezkurdia-Galarza igandean Logroñon
Axularren jaiotetxea, Urdazubin. Egun jabetza pribatua da. ©MIKEL ARRIZABALAGA

Axularren txokoa

Mikel Arrizabalaga

Xareta osatzen duten herriekin batera Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi, Urdazubi ere ezaguna da leize, kontrabandista eta sorginen istorioengatik. Axularren jaiotetxea han dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.