253 milioiko iruzur fiskala Gipuzkoan

Ogasunak azaleratu duen kopurua 2016koa baino %18,2 handiagoa da. BEZaren esparrukoa da antzemandako iruzurraren erdia

xabier martin
2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Ogasunak 253,5 milioi euroko zerga iruzurra azaleratu du 2017. urtean, aurrekoan baino %18,2 gehiago. Kopuru horren ia erdia BEZaren esparruan egindako iruzurrari dagokio, Jabier Larrañaga Ogasun diputatuak esplikatu zuenez, atzo. Larrañaga iruzurraren aurkako borrokaren emaitzarekin gustura azaldu zen Batzar Nagusietan.BEZaz gain, PFEZ eta aberastasunaren zergaren alorrean (55,5 milioi euro, %22), sozietate zergan (47 milioi, %18,6) eta beste hainbatean (25,8 milioi, %10,2) azaleratu du ogasunak 2017ko iruzur fiskala.

EH Bilduko batzarkide Xabier Olanok esan zuen 253 milioi azaleratzea ez dela nahikoa; kopuru horrez gain, beste 500 milioi euro ezkutatu ditzake iruzurrak, haren ustez. «Emaitzek hobeak izan behar dute».

Jabier Larrañagak azaldu zuen 2015ean kopuru handiagoa azaleratu zela, baina Enpresak Sustatzeko Elkarteen dosierren harira. «Aparteko aldagai hori gabe, 2016. eta 2017. urteetan normaltasunera itzuli gara». Diputatuen arabera, gizartea kontzientziatzea da «formula hoberena» iruzurrari aurre egiteko, eta iragarri du ikastetxeetan eta unibertsitatean ikastaroak ematen jarraituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.