Otxarkoagarako plan oso bat eskatu du Goirizelaiak

Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategaia —argazkian, erdian—, atzo, Bilbon, Otxarkoaga auzora egindako bisitan. BERRIA.
2019ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategaiak Otxarkoaga auzorako plan oso bat eskatu du, bizilagunekin adostutakoa. Hara egindako bisitan, EAJ-PSEk osatutako udalaren «utzikeria» deitoratu du. «Udal gobernuak hemezortzi neurri zehatz proposatu zituen auzorako. Ez ziren horiek eskatzen zirenak, baina ulertu genuen oinarri bat izan zitekeela lanean jarraitzeko. Urtebete baino gehiago pasatu da, eta ez dute bat ere bete». Hirigintza aldetik biziberritzea eskatu du, baita eskola mapa berria ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.