Euskotren Liga

Arraun eta Orioren arteko berdintasuna hausteko eguna

Arraun lagunakeko kideak aurreko igandean, Lekeition lortutako garaipena ospatzen. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Aitor Manterola Garate.
2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Coruñan (Galizia) izango dira gaur Euskotren ligako arraunlariak, hirugarren jardunaldia jokatzeko (18:00, ETB1). Ezin estuago dago lehia sailkapenaren buruan, Arraun Lagunak eta Orio berdinduta baitaude, zazpina punturekin. Bi jardunaldi jokatuta, garaipen eta bandera bana dituzte.

Orio zen faboritoa liga hasi aurretik, eta ikusteko zegoen Arraunek zenbateraino estutuko zuen. Gaur zortzi Santanderren (Espainia) ikusi zenaren arabera, Orio faboritotzat jotzea ez zen harrokeria, baina Arraunek erakutsi zuen hor dagoela, atzetik aurrerako estropada eginez zazpi segundora bakarrik geratu baitzen.

Igandeko emaitzak astindu zituen bazterrak liga honetan, Arraunek erakutsi baitzuen gai dela Oriori gaina hartzeko. Bere lana egin zuen, Oriok ez berea, eta Lekeitioko emaitza hor dago. Ondorioz, gaurkorako ere galderak dabiltza bueltaka. Oriok berea estropada osoan egitea nahiko du, eta Arraunek berea ondo egiten segitu. Hala gertatzen bada, ea nor den gai bestea atzetik uzteko. Duela astebete baino berdinduago daude, azken finean, aurreikuspenak. Bandera gaurko eta biharko estropadetan erabakiko da asteburu honetan.

Bestalde, Donostiarra eta Hondarribia azken lekuari ihes egiten saiatuko dira gaur ere. Orain arte, donostiarrak izan dira aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.