andoni egana
HITZ ETZANAK

Nahas-mahas

2018ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Espainiako hedabideak izugarri gozatzen ari direnik ezin ukatuko dugu. Zuzentzen dituztenetatik hasi eta ahotsa eta aurpegia jartzen dituzteneraino jo, «esaten genizuen ba guk!» irribarre gurasokeriazkoa ezkutatu ezinik dabiltza Puigdemontek Comini bidalitako mezu pribatu batzuk harrapatuaz harro. «Kataluniako errepublikaren azken egunak», «bukatu», «Moncloaren planak irabazi», «lotsagarrikeria historikoa», «porrota»... zerutiar doinu zaizkie eta behin eta berriz errepikatzen dituzte.

Ez dakit zenbateraino den etikoa pribatutasuna horrela urratzea. Min, niri, nahasmenak ematen dit. Elkarren segidan aurkezten dituzte Puigdemonten mezuak eta kantari entzutetsu baten alaba mediatikoak bere senargai ohiaren neska lagun berriaren lehengusinari bidalitakoak. Eta gero berriz itzuliko dira, presaka, Bruselan duten berriemailearekin konexioa egitera eta segidan helduko diote kiwiek azalean duten eragina aztertzera atzera, presaka, Kataluniako Parlamentura jotzeko.

Nahasmena sumatzen da Kataluniako independentisten artean ere. Prozesuari ekin zioten garaian bazekiten «eutsi» fase bat helduko zela. Hauteskundeetan eutsi zioten. Kalean eta erakundeetan nola eusten zaion da orain gakoa. «Hautsi» ez den bitartean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.