andoni egana
HITZ ETZANAK

Beltza

2018ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Akusatuak etxean, epaitegira abiatu aurretik arropa ahalik eta arruntenak aukeratzen, zer esangoak ez diezazkieten gera zangoak; lekuko nagusia epaitegiko atzeko ateko sarreran, kamerek bere irudirik har ez dezaten; denboran oso atzera jota, hirigintza-planoak nahas-mahasean mahai baten gainean, Foru Aldunditik ordenagailura heldu berri den mezu bat pantailan eta lekukoaren harridura aurpegia; epaitegira itzulita, lekukoa epailearen galderei erantzuten; denboran ez hain atzera jota, akusatuak etxetik abiatze unean, atzera utziko dute txalet bat, «el baserri» deitzen diotena inoren begiradak molesta ez ditzan arbola motzez hesitua; lekukoa epaileari kontatuz kiratsa sumatu orduko elkarrizketa bat ezkutuan grabatzea erabaki zuela; akusatuak badatoz epaiketara auto bikain batean, aparte bizi nahiaren gutiziak horixe baitu zor, edonon errepideak egiteaz gain... Auto-iragarki ospetsu hura imitatuz, eskua gakotu eta lehiatilatik aterako du gidariak, haizea bera ere atxikitzeko prest. «Ze zorion sentsazioa!» botako dio ondokoari.

Azken berrogei urteek, tonto-tonto, tuntun-tuntun, askotarako eman dute gurean ere. Laster hasiko da idazle jendea nobela beltzera orain arte baino sarriago hurbiltzen. Eskura ari dira jartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.