andoni egana
HITZ ETZANAK

On

2018ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Grazia egiten zigun eta ulertzen genuen, nahiz esamoldea berria zen ia erabat euskaraz bizi ginen umeontzat. Gazteleraz ere garai hartan gutxi batzuek baino ez zuten erabiliko. Aurrendari izan zen Imanol Urbieta pedagogia kontu askotan. Hizkuntzaren erabileran ere bai. Ikasgelan norbait gainerakoen erritmoari ezin eutsiz harrapatzen zuelarik «entxufatu hadi, motel!» egiten zion oihu eta guri grazia egiten zigun, entxufea baitzen bi zulodun zera hura, artean urri ziren etxeko elektrogailuak abian ipintzeko baliatzen genuena. Tarteka gogorarazten zigun honako edo halako ikasle ez zela besteak baino motelagoa berez, entxufatzea soilik falta zitzaiola, eta hartara bestelako begirune bat lortzen zuten ikasleok gure begietara.

Mende erdia igarota, erabat jiratu da egoera. Orain umeak «deskonektatu» beharra dugu aipagai. Era bateko edo besteko pantailen aurrean ematen dituzten ordu ugarien ondorioz derrigorrezkotzat jotzen da aisiarterako joera batzuk aldatzea. Ipar Euskal Herriko hamabi ikastetxek «10 egunez pantailak utzi» izeneko desafioari ekingo diote helburu horrekin. Horrek, jakina, eskola bera hainbat edo gehiago behartzen ditu familiak…

«Ez naiz nor zure etxean sartzeko, baina...» elkarrekin daramagu umeon heziketa. Zorte on!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.