andoni egana
HITZ ETZANAK

Zer gehiago?

2018ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Aukerak ugaritu egin dira zabaleran nahiz luzeran. Orain, zabalerari dagokionez, ikasten segitu nahi duenak hor nonbait aurkituko du nahi duen huraxe ikasteko aukera. Luzera kontuetan berriz, eskueran ditu pare bat urteko moduluak, hiru-lau urteko jarduerak eta haien osteko ikasketa aukerak... Baina aukeratu beharraren injustiziak hor segitzen du, hamazazpi-hamazortzi urteko neska-mutilen mamu betiko.Ez baita samurra adin horretan gerora zer izan nahi duzun erabakitzea. Eskarmentuak erakusten du inoiz ez dela berandu lehengoak utzi eta bide berriak jorratzeko, baina adin horretan, itomena sortzen du bide bat hartze hutsak. Gutxi batzuek argi izango dute zer ikasi nahi duten; gehienek inguruko aholkuei egin beharko diete jaramon bere noraeza bideratzeko.

Selektibitaterako (baxorako, kasurako) hiru-lau hilabeteren faltan, eskolak ipiniko die orientatzaileren bat gazteei. Eta egun ez dakit, baina adinkide ditudan artista askori gauza bertsua gertatu zitzaien duela ia berrogei urte. «Zer ikasteko asmoa duzu?» galderari, esaterako «pianoa» erantzutean, «bale... Eta zer gehiago?» erantsiko zion aholkulariak. Hauskorrak etsi egingo zuen, egoskorrak eutsi. Baina bazekien hasieratik prestigiotik urrun abiatuko zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.