andoni egana
HITZ ETZANAK

Salerosketa

2018ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Saldu, txakur txiki baten karameloak saltzen ziren; eta erosi, betroia erosi zion joandako ostegunean Hernaniko ferian Inaziok Fermini. Salerosketa harremana naturalagoa zen garaiez ari naiz...

Neoliberalismoak garuna jan zigun noizbait. Eta garunarekin hizkera. Azken hamarraldietan ohituak geunden den-dena «saldu» egin behar zela sinistera. Alferrik zen edozer ongi egitea «saltzen» asmatzen ez bazen. Izango zenuen munduko argudiorik bitxi eta sendoena, baina egoki «saldu» ezean ez zenuen arrakastarik lortuko. Honako edo halako bere lanean ona zela baina ez zela ongi «saltzen» askotan entzun izan dugu. Ongi egitea baino garrantzitsuagoa bihurtu zen ongi «saltzea».

Azken hiru-lau urtean «erosi» hitza hasi da zabaltzen. Ez dakit ingelesetik hartu zuen esamoldea gaztelerak eta gaztelerak euskara kutsatu duen. Ez dakit jergatik hartu zuen ustez hizkuntza jasoko jendeak eta bueltan-bueltan berriz herri xehearengana heldu den. Ez dakit... Baina orain den-dena bihurtzen da transakzio komertzial. Hizketan ari zarela, edonork erantzungo dizu zure esana «erosten» duela edo «ez duela erosten». Eta horrelakoetan gogoa ematen du erantzutekoa zuk zure ideiak eta zure egiak ez dituzula inork eros ditzan botatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.