andoni egana
HITZ ETZANAK

Bi mundu

2018ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Bat-batean ari garenean inertziek indar handia dute. Lehen erabiltzen ziren hitzak ezkutatu egiten dira eta berriak jartzen purian, bertsotan adibidez. Ez dakit noiz-nork erabili zuen lehen aldiz mundu hitza errimarako. Kontua da, mundu erabiltzen dugun gehien-gehienetan, ehuneko laurogeitik gora esango nuke,«bi mundu» esateko erabiltzen dugula. Mundu-k aurretik onartzen dituen esamoldeak ez dira asko batetik«mundua denetik mundu», «mundua ez da hain mundu», «gure barreneko mundu» eta horrelako potolokeriak bururatzen zaizkit, eta bestetik «bi mundu»-ren kontzeptua oso da erabilerraza eta ulertzen samurra. Beti funtzionatzen du.

Beti zipotz eta kritiko ibili gabe, ozpinetik eztira, geure buruaren propaganda egiteak lotsa ere ematen du, baina har ezazue atzoko BERRIA. Lehen orriko albiste nagusiak eta azken orriko erreportajeak eman zidaten atentzioa. Batak Frantziako Hezkuntza ministroak baxoaren eta lizeoko ikasketen goitik beherako erreformaren berri eskaini zuela azaltzen zigun. Besteak Hiriburun prestatzen ari diren Andere Serora pastoralaren errejentaren hitzak zekartzan.

Hegoaldeko begiz irakurri nituen, aski ezjakin, baina biderik egokiena iruditu zitzaidan «bi mundu» errimatzen segi ez dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.