andoni egana
HITZ ETZANAK

Lehen aldia

2018ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Inbidia diet lehen zigarroari lehen zurrupada eman eta itolarria eta nazka sentitu zuten haiei. Ez dute gerora berriz probatzeko tentaziorik ere sentitu.

Floridan mutil gazte batek eskolan zeuden hamazazpi lagun hil ditu Estatu Batuetan maiz samar gertatzen den eraso horietako batez. Donald Trumpek adierazi du osasun mentalarena serio heldu beharreko arazoa dela. Behingoz arrazoia dauka. Presidentetzat aukeratu dute armen salmenta urdaiazpikoena baino gutxiago kontrolatzen duen legedia babesten duen tipo bat. Erasoa egin zuen mutikoak AR-A5 errifle bat erosi ahal izan zuen aparteko zailtasunik gabe; entrenatua zegoen tiratzaile gisa, Estatu Batuetako Armadak nerabeentzako programa bat baitauka gerora militar profesional izan nahi dutenei zuzendua; Floridako talde supremazista batean entzundako hitzaldiek haixetuta zebilen... Buru-osasunaren arazoa ez da soilik norbanakoarena.

Zigarroarekin ez bezala gertatu zitzaidan armekin. Behartuta eraman gintuzten tiro-zelai batera. Hoyo de Manzanares zuen herriak izena. Dianak ipini eta tiro egiteko agindu ziguten. Itolarria sentitu nuen. Eta nazka. Banekien horma hartantxe bertan fusilatu zituztela zortzi urte lehenago FRAPeko hiru militante. Tentaziorik ere geroztik...!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.