andoni egana
HITZ ETZANAK

Babesa

2018ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Askotan pentsatu izan dut, saio eskas baten ondoren, etxerako bidean. Halako gairi ez diot ondo heldu; beste gai hartan poto bat egin dudala uste dut; ahotsez juxtu-juxtu ibili naiz... Eskerrak bertsolaria naizen! Neure buruaren eta entzuleen aurreikuspenik ez nuen beteko, baina atzera-bueltarik gabeko minik ez diot inori eman behintzat. Bihar beste egun bat izango da. Zirujaua izan banintz, a ze txikizioa!

Badira erdipurdikotasuna nekez onartzen duten lanbideak. Horregatik eman dit atentzioa mugimendu feministako zenbait emakumek egin berri duen salaketak. Gipuzkoako Diputazioak indarkeria matxistaren biktimak artatzeko duen zentro batean, emakume hauek tratu arduragabea jasan dute nonbait azken lau urtean. Horren testigantzak EAEko Arartekoari helarazi dizkiote. Zentroko langileek esaldiiraingarriak bota dizkiete biktima diren emakumeoi; gaixorik egon direnetan ez dituzte behar bezala zaindu; jana urri eta iraungia eman diete; diru-laguntzarik ez garraiorako edo aisialdirako...

Aldundiak enpresa baten esku utzia du Zentroaren kudeaketa. Espediente bat irekiko du berehala, zer gertatu den argitzeko. Profesional onak bilatu behar lituzkete eta onenak aurkitu. Babesa, bada edo ez da. Ez du erdibiderik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.