andoni egana
HITZ ETZANAK

Irten

2018ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Ostegunez adi egon nintzen Bergaran zientziari buruzko hiru ponentzia baitziren gure bertsoaldien oinarri: adimen artifiziala, polimeroak eta suzko erruedek hartzen dituzten koloreen sorrera. Ostiralean Oñatin, Arrasaten eta Aretxabaletan enbalatze makinen lantegi bat, konfiantzaren pedagogian oinarriturik lanean ari den ikastola bat eta robotikaz funtzionatzen duen behitegi bat bisitatu genituen. Kooperatibak izan genituen mintzagai bazkalorduan. Afaria berriz, Urretxu-Zumarragako ikastolako irakasle, guraso eta ikasle-ohiekin konpartitu genuen.

Larunbat arratsaldez gizon eta emakume nahasian ikusi genituen pilotan Ondarroan berdintasunaren bidean. Eta gauez, berriz, Gartzaingo gazteek bizimodua nondik eta nola ateratzen zuten jakin ahal izan genuen afalorduan. Igandez Lekeitiora iparraldeko haizeak nola heltzen diren frogatu ahal izan genuen...

Eta astelehen goizez buruan dut bulegotik apenas irten gabe estrategia berriak abian jarri ahal izateko inkesten emaitzen zain dagoen politikaria. Komunikazio arduradunari txio bat idazteko agindu dio, presentzia garrantzitsua dela esanez. Zeri buruzko txioa galdetzean, edozeri buruzkoa erantzun dio. Lurraldetasuna aipatzeko, gai horrek beti harrera ona izaten duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.