andoni egana
HITZ ETZANAK

Matrikulak

2018ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Arrantzan aritu ondoren, jatekoak ez ziren arrainekin apustua egiten genuen. Kaminoaren erdian ipini arraina eta zein autok zapalduko, batzuk matrikula zuridunen alde eta besteak belzdunena. Apustu egiteak berak adierazten du duela mende erdi uda garaian Zarauztik Getariarako errepidean auto espainiar hainbat frantses pasatzen zirela hor nonbait. Zenbait lekutan turismoa bazen lehen ere, baina elkarbizitzan ez zigun hainbesterainoko trabarik sortzen. Orain...

52 herrialdetako ordezkariak bildu dira Donostian turismoaren inguruko ekitaldi handi batean, ministro eta enbaxadore mordoa eta Google eta Mastercardeko arduradunak tartean. Gustavo Santos, Argentinako Turismo ministroa da Munduko Turismo Erakundearen buru. Goia jota dauden herrialdeen mesederako behetik gora hasiak dauden herrialdeak indartu beharraz aritu da; publikoaren eta pribatuaren arteko zubiak eraikitzeko premiaz; ingurugiroa eta tokian tokiko ezaugarriak zaintzearen garrantziaz.

Bitartean, aski da joan den asteko berriak segitzea, Argentinan bertan nola dabiltzan jakiteko. Esaterako, maisu-maistrek protestan jo dute Buenos Airesera. Hilean 4.800 pesoko (167 euro) soldata omen dute. Ez omen dira greba egiten ausartzen kaleratuko dituzten beldurrez...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.