andoni egana
HITZ ETZANAK

Urtxintxa

2018ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Beste bipilagoekin batera heldu zitzaigulako segur aski, baina abesti hura ere oso gustuko genuen. Aisa sartu zitzaigun belarrietara. Eta ez dakit zergatik. Guk ez genuen urtxintxa esaten, katagorria baizik. Oihana arrotz zitzaigun, mendia, baratza, zelaia etabasoa etxeko. Jauzi ere ez genuen erabiltzen salto egiten genuenok. Eta aldaska xehetasun handiegia zen zuhaitzei adarrak soilik ikusten genizkienontzat.

Halere geure egin genituen kantuaren leloa eta lehen ahapaldia behintzat. Buruz, gogoz, ikasteraino. Ikasgelan geureganatu genuenari beste zerbait erantsi zioten musiken letrek. «Ayena etziok entenditzeik», «guk guria ein ber diyau» eta horrelako txokokerien arriskutik askatzen lagundu ziguten. Gaur arte ez nekien Urtxintxa abestia Baionako ikastolaren sorrerari lotua zenik: «Euskaldun haurren eredu gisa hartuz abere pollit, maitagarri eta bizi-bizi bat. Nahi nuen ere kantu hori izan zedin ikastolen lana goratzeko, publizitate marka bat bezala».

Hori eta beste zerbait ere lortu zuen Manex Pagolak. Eta gerora ere etorkizun hobea izango dugula iruditzen zait haurrengan pentsatuz egin eta helduei gustatzen zaizkien kantuen bidez, helduengan pentsatuz egin eta haurrei gustatzen zaizkienekin baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.