HITZ ETZANAK

Bi esku

Andoni Egaña

2017ko abenduak 7
Asko daki. Zuk baino askoz gehiago. Jabetzen zara horretaz, baina tarteka izaten dituzue, eta inoiz tarteka baino maizago, eztabaidaren batzuk. Berea izaten da arrazoia gehienetan eta urteen poderioz ikasi du noiz gordin, noiz goxo azaldu desadostasunak. Baina umea zurea da. Edo hala uste zenuen berak orraztu baino ez zuela egingo pentsatzen zenuen garaietan.

Berak xaxatu zintuen honako edo halako liburu bat idaztera, kafe bat hartzen ari zinetela ideia mailara ere iristen ez zen hari-muttur bat aurkeztu zenionean; ideia baten berri eman zeniolarik, berriz, berak lagundu zizun norabidea, estiloa, ikuspuntua... zehazten; ekin zenion garaian gainean zeneukan zure lana zer moduz zihoan galdezka; ez atzera, ez aurrera geratu zinen unean berak azaldu zizun testuak non korritzen zuen ongi eta non zebilen estropezuka. Orraztu ere berak egin zizun azkenik, liburuaz zuk adinaxe baitzekien ordurako. Eta ikasi zenuen umea inoiz ez dela zurea bakarrik.

Editorea. Prentsaurrekoetan saihets-lekua hartzen dakien hori. Egunotan Durangon ibiliko da eta ez zaio aitatasuna edo amatasuna aurpegian sumatuko. Nekea bai. Eta lana ahalik eta ongien burutu izanaren satisfakzioa ere bai, segur aski. Lo lasai egitearen plazera astelehenerako utzi du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna